Ekolabela La Burundesarendako

Guaixe 2013ko martxoaren 26a

Garraioaren etiketa ekologikoa, Zigilu Berdea, jaso zuen  atzo La Burundesak. Aitorpen hori ingurumenarekin, energiaren aurreztearekin eta lehiakortasuna hobetzeko konpromisoak hartu dituzten enpresei ematen die Nafarroako Gobernuak. Garraio arloko "ekolabel" gisa ezaguna da. Hura eskuratzeko enpresek hainbat baldintza eta epe jakin batean helburu batzuk bete behar dituzte, esaterako, ur kontsumoan, CO2 eta bestelako gasen isurietan, ingurumen arloko prestakuntza, gidaritza eraginkorra, hondakin arriskutsuen kudeaketan eta abar. Nafarroan bidaiarien garraioan aritzen den enpresetan La Burundesa da Zigilu Berdea jasotzen duen aurrenekoa. Javier Otxoak kudeatzaileak eta Jone Martinez zuzendariak Luis Zarraluki Sustapen kontseilariaren eskutik jaso zuten ziurtagiria. La Burundesa1925ean sortuta, gaur egun 40 autobus baino gehiago eta 60 langiletik gora ditu. Enpresak azken 5 urteetan 1,8 milioi baino gehiagoko inbertsioa egin du segurtasunean azken aurrerapenak dituzten 8 autobus berri erosteko.