Iñaki Martiarena 3.a Sara Korrika Trailen

Guaixe 2013ko martxoaren 26a

Sakandarrak Sara Korrika Trailean (25 km)1.Oier Ariznabarreta: 1:59:123.Iñaki Martiarena: 2:06:2515.Jose Luis Beraza: 2:16:0619.Jose Jabier Maiza: 2:19:1244.Gerendiain: 2:27:1756.Aritz Munarriz: 2:30:1561.Patxi Albeniz: 2:32:12461.Peio Goikoetxea: 4:06:46Mendi lasterketek zale asko dituzte Sakanan eta gure korrikalariak puntan ikusten hasiak gara. Igandean jokatutako Sara Korrika Trail ikusgarrian (25 km) 479 korrikalari iritsi ziren helmugara, Oier Ariznabarreta buru (1:59:12). Aralar Mendi taldeko Iñaki Martiarena uhartearrak sekulako lasterketa egin zuen eta 3.a heldu zen helmugara (2:06:25). Gainontzeko sakandarrak ere txukun ibili ziren. Orioko probaSakandarrak Orion (20 km, 100 m desnibela)1.Ionut Zinca: 1:30:2745.Karlos Zelaia: 1:51:15171.Sergio Goñi: 2:10:37177.David Oroz: 2:11:37213.Fernando Ariztegi: 2:16:57301.Francisco Javier Vilar: 2:39:13Ionut Zincak irabazi zuen Orioko mendi lasterketa (20 km, 1000 m desnibela). 1:30:27 izan zen bere denbora. Hainbat sakandar aritu ziren, lehena Karlos Zelaia (1:51:15).