Sakanako neskak, frontenisaren ordua!

Guaixe 2013ko martxoaren 26a

Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak, Etxarriko Gure Pilota klubaren eta Olaztiko Pala arduradunen laguntzarekin, Sakanako Emakumeen Frontenis Txapelketa antolatu du. Txapelketa apirilaren 13tik aurrera jokatuko da, ostiraletan eta larunbatetan arratsaldez eta igandetan goizez. Ondoko frontoitan jokatuko da: Olazti, Etxarri Aranatz eta Ergoiena. Txapelketa herrikoia da, eta, hortaz, emakume guztiak animatu nahi ditu Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak. Orain arte oso harrera ona izan du frontenis txapelketak, eta aurten ere hala izatea nahiko lukete. 3 mailatan jokatuko da: 1. maila, 2. maila eta 3. maila (hasi berriendako eta helduendako).  Izena ematekoApirilaren 8ra arte: 948 464 866 edo kirolak@sakana-mank.com (Amaia, Mank), 638 138 231 (Migel, Etxarri Aranatz) edo 661 613 982 (Fermin, Olazti). Bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu.