Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Topaguneak, euskara elkarteen federazioak, larunbatean batzarra egin zuen Durangon. Gizarte mugimendu modura artikulatzen jarraitzeko kohesioan eta gizarte eraginean lehentasunak jartzea erabaki zuten Topaguneko kideek. Horien artean daude Irurtzungo Aizpea eta Altsasuko Kima euskara taldeak eta Bierrik fundazioa. Topaguneak bere jardueraren muinean jarri du euskaltzaleak aktibatzea eta gizarte mugimenduanantolatzeko eginkizuna. Horregatik, larunbatean izena aldatzea erabaki zuten, Euskaltzaleen Topagunea deitura hartzeko. Izen aldaketa 3 urteko hausnarketa epe baten ondoren etorri da. Aurten, besteak beste, euskaltzaleen ekimen eta eragina handitu, mugimenduaren transmisio eta barne formazioan inbertitu eta Topaguneak abian dituen jarduerei eutsiz, bere eragina areagotzea izanen dira mugimenduaren urteko erronka nagusiak. Testuinguru ekonomiko ezegonkor honetan, gizarte ekimenaren garrantzia inoiz baino handiagoa dela nabarmendu zen batzarrean eta babesa areagotzeko deia egin diemugimenduak herritar eta erakundeei.