Aste Santuko Aralarko santutegian

Guaixe 2013ko martxoaren 26a

Aralarko Deun Mikel Goiaingeruaren  kofradiak jakinarazi digunez, Aste Santua dela eta santutegian egunero elizkizunak izanen dira. Ostegun eta ostiral santuan 16:00etan izanen dira mezak. Pozezko larunbatean, 20:00etan, eta igandean, Pazko egunean 12:30ean. Bestalde, igandean, 16:15ean Aralarko aingeruak santutegia utziko du herri herriko ibilbideari ekiteko. Igandean, Aralarren barna, hainbat pertsonez lagunduta Baraibarreraino joanen da.