Ezkurdia-Zubieta Aste Santuko Aspeko Binakako berezian

Guaixe 2013ko martxoaren 27a

Aste Santuko 5 t´erdiko BinakakoaFinalerdia: Idoate-Laskurain / Ezkurdia-Zubieta (ostiralean, 17:00etan, Zarauzko Aritzbatalden. ETB1)Final: Garaileak - Xala-Pascual (igandean, 17:00etan, Aritzbatalden. ETB1)Aspek Binakako Pilota Txapelketa berezia antolatu du Aste Santurako: 5 t´erdiaren barruan lehiatuko diren Asperen 3 bikoteren arteko txapelketa. Idoate-Laskurain, Ezkurdia-Zubieta eta Xala-Pascual izango dira aipatu txapelketan ariko diren bikoak. Bikoak espazio murriztu horretan, 5 t´erdian, nola moldatzen diren ikustea ikusmina sortu du pilotazaleengan. Ostiralean, Zarauzko Aritzbatalden, Idoate eta Laskurain izanen dituzte aurkari Ezkurdiak eta Zabaletak, txapelketako finalerdietan. Garaileek Xala eta Pascualen kontra jokatuko dute txapelketako finala Zarautzen, igandean, 17:00etan. ETB1ek zuzenean eskainiko du.