Egoi Martinez Euskal Herriko Itzulian

Guaixe 2013ko martxoaren 27a

Astelehenean hasiko den Euskal Herriko Itzulian Egoi Martinez (Euskaltel-Euskadi) ariko da. Samuel Sanchez eta Igor Anton talde buruak laguntzea izango da etxarriarraren lana. Contador eta Sanchez dira faborito nagusiak. Bestalde, larunbateko Indurain Sari Nagusian, igandeko Errioxako Itzulian eta asteleheneko Amorebietako klasikoan Pablo Urtasun, Gorka Verdugo eta Jorge Azanza ariko dira. Apirilaren 7an kadeteek proba dute Tafallan, juniorrek Beran eta afizionatuek Eibarren, Balentziaga Memoriala, hain zuzen. Ibai Azurmendi 4.a Altsasuko 54. Erramu TrofeoanSociedad Deportiva Alsasuak antolatuta, igandean jokatu zen junior mailako 54. Erramu Trofeoa (79 km). Castillo de Onda taldeko Juan Camachok irabazi zuen lasterketa (2:10:58). Burundako Quesos Albeniz taldeko Ibai Azurmendi 4.a izan zen, (2:13:53), eta Aralarko Irabia Inter Sport taldeko Odei Juango 26.a (2:15:42). Otxoa eta Irigoien Cascanteko btt probanCarlos Colomak (WildWolf-Trek) irabazi zuen Cascanteko BTT lasterketa (1:49.28), segundo batera Patxi Cia eta 6 segundora Diego Latasa sartuta. Mikel Otxoa 38.a izan zen (2:11.28), 23 urtez azpikoan 6.a, eta Mikel Irigoien 61.a (2:04.48), 23 urtez azpikoan 10.a.