Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Etxarri Aranazko alderdi popularreko zinegotzi Juan Antonio Extremerarendako "lotsagarria da praktikoa ez, garestia, funtzionaltasun gutxikoa, eta sakandarren egunerokotasuna larriki kaltetzen duen hondakin bilketa sistema bat ezartzen egin nahi den gastua". Extremerak jakin nahi du zerga berriak jarri behar ote dituen Mank-ek edo nondik atera behar duen sistemaren ezarpenak balio duen milioi bat euroa. "Halako gastua egin eta maileguak eskatu aurretik bizilagunek sistema hori nahi duten edo ez esan beharko lukete". PPko zinegotziak galdetu du ea egia den Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa pribatuek kudeatu behar duten hondakinak. Galdeketetan beste aukera batzuk eskaintzeko eskaera egin dio Mank-i. PPk bosgarren edukiontzia proposatu du, "merkeago delako eta emaitza bikainak ematen dituelako". FinantziazioaMank-ek joan den urteko irailaren 25ean egindako batzarrean onartu zuen 1.002.556,49 euro inbertsioa egitea hondakin bilketa sistema berria ezartzeko (Extremerak garilaren 2an hartu zuen zinegotzi kargua). Orduan azaldu zenez, Mank-ek 707.269 euro jarriko ditu. 2012ko aurrekontutik dagoeneko 60.000 euro horretara bideratu zituen Mank-ek. Diru-zaintzatik 260.000 euro jarriko ditu eta bere zatia ordaintzeko 387.269,36 euro mailegua eskatu du. Falta diren 295.287,49 euroak Nafarroako Hondakinen Partzuergoak jarriko ditu. Mank-ek hondakinak biltzeko eskumena du eta Partzuergoak, berriz, haiek tratatzekoa. Hondakin organikoak banakako edo auzo-konpostaren eta atez atekoaren bidez Sakanan tratatzeko inbertsioa egin behar denez, laguntza eskatu dio Mank-ek. Aipatutako batzar hartan bestelako konparazioa egin zuen Mank-ek: atez atekoarekin hondakinak biltzea gaur egun baino %27,67 garestiago aterako zaio. Baina tratamenduagatik Nafarroako Hondakinen Partzuergoari ordaindu beharko diona %48,51 merkeago izanen da. Atez atekoa bere osotasunean egungoa baino %20,84 merkeagoa da. Egungo sistema Atez ateko sistema Aldea Gastuak Sarrerak Gastuak SarrerakBilketa zerbitzua -1.040.361,73 0 -1.514.200,38 0 -473.838,64Materialen kudeaketa -542.053,56 311.558,38 -279.111,5 +583.713,14 +535.096,83Kudeaketa etazerbitzuaren balantzea -1.270.856,91 -1.209.598,73 +61.258,18