Urbasako saroiko sima batean gerran eraildako 6 pertsonen gorpuzkinak opatu zituzten larunbatean Aranzadi zientzia elkarteko kideek. Zazpi diren ere zalantzan dago. Boluntario eta Nafarroako Afusilatuen Senideen Elkarteko kideen laguntzaz sima estaltzen zuen porlanezko plaka baztertu ondoren, 10 metroko sakoneran gerra garaian hildako 6 pertsonen gorpuak opatu zituzten ikerlariek. Guztiak jasotzeko baimena eskatu du elkarteak eta gaur eta etzi bitartean haiek ateratzeko lanak eginen dituzte. Sima horretan Balbino Garcia de Albizu Usarbarrena, Gregorio Garcia Larrambebere eta Balbino Bados Garcia UGTko kide ziren ameskoarren gorpuak zeudela jakina zen. Gainontzeko hirurak norenak diren ikertzea falta da orain. Elkarteak darabilen hipotesia da hildako beste hiru pertsonak arabarrak izatea.