Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Liburutegietako funtsak berritzea ezinbestekoa da, jendearen interesa eta indarraldia mantentzekoNafarroako Liburutegien Sareko kide dira Irurtzun, Etxarri Aranatz, Altsasu eta Olatzagutiko liburutegiak. Aurten batek berak ere ez du Nafarroako Gobernuaren lauko bat bera ere jasoko funts berriak erosteko. Joan den urtean Irurtzunegoak, Etxarrikoak eta Olatzagutikoak 375na euro jaso zituzten, eta Altsasukoak 3.653 euro, haietatik 1.500 euro Altsasutik kudeatzeko. Gainera, aldizkarietarako harpidetzak ere eten egin ditu. Aipatu lau liburutegietara iritsiko diren liburu, CD, DVD eta bestelako funts berriak udalek egindako ekarpenengatik izanen da: Irurtzunek eta Olatzagutiak 2.500a euro, Etxarri Aranatzek 3.500 euro eta Altsasukoak 7.560 euro. Foru administrazioak 50.000 euro ditu funtsak erosteko eta Iruñean eginen ditu erosketak gero sarean banatzeko. Funts horiek herrien interesekoak diren zalantzan jarri dute liburuzainek, eta udalek emandako dirutik aurretik erositako liburuak jasotzeko beldur ere badira. Horregatik, diruaren kudeaketa haien esku uzta eskatu dute, interesen berri haiek dutelako. Udal liburutegiakSare horretako liburutegiez aparte, Sakanan beste lau udal liburutegi daude: Lakuntzakoa, Arbizukoa, Urdiaingoa eta Ziordikoa. Udalen ahaleginari esker eusten diote horiek.