Imanol Erbiti Paris Roubaixeko infernuan

Guaixe 2013ko apirilaren 8a

111. Paris Roubaix klasiko gogorra edo galtzadarrien proba gogorra jokatu zen atzo. RadioShack taldeko Fabian Cancellara espezialista dela erakutsi zuen, nahiz eta italiarrak izugarri sufritu Iparraldeko Infernuan garaipena lortzeko. Izan ere, talderik gabe geratu zen eta mota guztietako erasoak jasan zituen. Baina Blanco taldeko Sep Vanmarckerekin jokatutako esprintean nagusitu zen Cancellara, bere 3. Galtzadarria lortuz. Movistar Team taldeko Hiriberriko Imanol Erbitik proba bukatzea lortu zuen. 82.a izan zen, 14:34ra.