Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
3. mailari eusteko hiru puntu lortzea falta zaio Lagun Arteari, baina Lakuntzako taldeari kosta egiten ari zaio garaipena lortzea. Cortes taldea hartu zuten lakuntzarrek igandean, eta nahiz eta puntuak lortzeko merituak egin, arbitroaren erabakiak pisu asko izan zuen eta hiru puntuak Cortesera joan ziren azkenean. Bi taldeak parez pare aritu ziren jokoari eta gol aukerei erreparatuz. Baina Cortesek 10. minutuan aurreratzea lortu zuen Imanol Cuairánek sartutako golari esker. Hortik aurrera berriro parez pare aritu ziren bi taldeak. Baina Sevillano Jimenez arbitroaren eta bi linierren lanak hankaz gora jarri zuten guztia. Sarrera gogorrik egon gabe txartelak ateratzen hasi zen arbitroa, eta Lagun Artea bi jokalari gutxiagorekin utzi zuen, Enekori, bi txartel hori aterata, eta Aitorri txartel gorri zuzena aterata. Horrek eragin zuzena izan zuen Lagun Artean, egoerari buelta eman ezinik geratu baitzen taldea. Eta horrela despeditu zen lehia, 3 puntuak Cortesera joanez. Mutilbera da liderra, 68 punturekin, San Juani 2 puntuko aldea aterata. Lagun Artea 12. Postuan dago, 41 punturekin. Asteburuan Uharte Iruñean jokatuko dute lakuntzarrek, 7.a den Huarte taldearen kontra. Etxarri Aranatzen eta Altsasuren partidak, atzeratutaEtxarri Aranatz Kirol Sport taldearen kontra aritzekoa zen eta Altsasu Berriozarren kontra, baina jokatu beharreko lehiak atzeratu egin dituzte. Gauzak horrela, San Juan taldeak jarraitzen du lider, 67 punturekin, Etxarri Aranatz 8.a, 29 punturekin, eta Altsasu 9.a, 24 punturekin.