Naiara Diez altsasuarraren Obenasa, play offetan

Guaixe 2013ko apirilaren 9a

Gauzak oso ondo doazkio emakumeen saskibaloiko liga nagusian, Liga Femeninan dabilen UNB Obenasa taldeari. Bertako jokalaria da Naiara Diez altsasuarra eta primerako denboraldia daramatzate, liga erabakiko den play off-etarako sailkatu baita UNB Obenasa. Joaneko partidan 64-56 galdu eta gero, larunbatean 78-73 irabazi zion UNB Obenasak Unigironari partida oso gogorrean, eta horri esker play offetan jarraitzeko aukera dute nafarrek, berdinketa hausteko hirugarren partida jokatuko baitute asteburuan Gironan. "Gironara irabaztera joango gara" adierazi du Ruben Lorente entrenatzaileak. Ea arrazoia duen eta play off-etan aurrera egiten duen UNB Obenasak, Naiara Diez tarteko.