Arbizuko Duatloirako izena ematea zabalik

Guaixe 2013ko apirilaren 9a

Iazko etenaldiaren ondoren, aurten duatloiaz gozatzeko aukera izanen da Arbizun. Apirilaren 27an jokatuko da Arbizuko XVII. Duatloia, 16:00etan, eta izena ematea zabalik dago, apirilaren 25era arte. Horretarako www.navarratriatlon.com web gunera jo behar da, menuan "Competiciones" izeneko atala hautatu, Arbizuko duatloira jo eta bertako inskripzio eskaria bete. Federatuek 22 euro ordaindu beharko dituzte eta federabu gabeek 26 euro. Maiza Gernika-LumonAsteburuan Gernika-Lumoko XVIII. Nazioarteko Sprint Duatloia jokatu zen (5 km-25 km-5,5 km). Emilio Antonio Martin izan zen azkarrena (1:03:48). Juan Luis Maiza etxarriarra 47.a sailkatu zen (1:11:36), 3. beteranoa.