Bakaikoa, Ansotegi eta Gorriti ongi Berria txapelketan

Guaixe 2013ko apirilaren 10a

Berria Txapelketa: Erreka 2 - Zugarralde 1Kadeteak: Bakaikoa-Medina 22 / Saldias-ESkiroz 3Gazteak: Elizalde-Mariezkurrena 14 / Olano-Alduntzin 22Nagusiak: Ansotegi-Gorriti 22 / Urdaniz-Iribarren 18Abiatu da X. Berria Pilota Txapelketa, Doneztebeko Erreka eta Burlatako Zugarralde taldeen arteko lehiarekin. Erreka taldean hiru sakandar aritu ziren: Joanes Bakaikoa etxarriarra, Gorriti uhartearra eta Ansotegi etxarriarra. Ongi hasi dute txapelketa, Errekak 2-1 hartu baitzuen menpean Zugarralde. Kadeteetan jaun eta jabe izan ziren Bakaikoa eta Medina, Zugarraldekoak hiru tantotan utzi. Gazteetan parez-pare aritu ziren bi bikoak eta azkenean Zugarraldeko Olano eta Alduntzin nagusitu ziren. Horrela, nagusiek erabaki zuten zein taldek egin aurrera. Tentsioz betetako partidan, 22-18 gailendu ziren Ansotegi eta Gorriti sakandarrak.