Balbino Garcia de Albizu Usarbarrena, Gregorio Garcia Larrambebere eta Balbino Bados Garcia UGTko kide ziren ameskoarren gorpuzkinak ateratzeko sartu ziren simara. Eta haienak izan zitezkeenekin batera beste 7 pertsonen gorpuzkinak atera zituzten Arantzadi zientzia elkarteko kideek. Haietako bat Iruñeko irakasle bat izan daitekeela eta beste bat behartuta karlisten osteetan izena emandako bat uste dute Boluntario eta Nafarroako Afusilatuen Senideen Elkartean. Gorpuzkin horiek identifikatzen ez badira simara bueltatu eta han omenaldia egiteko aukera aztertzen ari da elkartea. Pertsonen arrastoekin batera, Aranzadiko kideek 1936ko gerrako granada bat opatu zuten, Guardia Civilaren talde berezi batek neutralizatu zuena. Simako lanak martxoaren 29an despeditutzat jo zituzten.