Salsakana

Guaixe 2013ko apirilaren 11

Saltsa dantza maite dutenen topaketa eginen da larunbatean Altsasun. Batxata eta Kubako saltsa ikasteko doako tailerrak izanen diraSalsakana topaketan saltsa eta batxata moduko dantzak maite dituzten pertsonak bilduko dira. Laugarren urtea da Salsakana antolatzen dena. "Harrera ona izan du eta jendeak ikastaroetan ikasitakoa erakusteko modua da". Halako topaketak Elizondon eta Iruñean ere egiten dituztela azaldu digu Juanan Palomok, dantza irakasle altsasuarrak.Kaixo jatetxean izanen diren bazkari-afarian 50etik gora pertsonek izena eman dute. Bataren eta bestearen ondoren haien pasioari, dantzari ekinen diote. Palomok esan digunez, Arbizun ikasten duten dozena bat sakandarrekin batera, Iruñea, Elizondo, Gasteiz eta Logroñoko jendea bilduko da dantzara, juergara. 21:00etan, gainera, Foru plazan animazioa iragarri dute.Doako tailerrakAskotan galdetu izan diote Palomori Altsasun zergatik ez dituen dantza eskolak ematen. Jendearen erantzuna ezagutzeko aukera izanen du larunbatean. 12:00etatik 13:00etara Diego Martinez dantzari profesional argentinarrak batxata ikastaroa eskainiko du. Eta 13:00etatik 14:00etara Palomo bera eta Vanessa kubako saltsako pausoak erakutsiko dituzte Labadero eraikinean.