Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azkenean ezin izan da ametsa bete. Naiara Diez saskibaloilari altsasuarraren UNB Obenasa taldeak ezin izan du play offetako finalerdietarako sailkatu. Denboraldi bikaina egin du emakumeen saskibaloiko liga inportanteenean, Emakumezkoen Ligan, dabilen UNB Obenasak. Liga erabakiko den play off-etarako sailkatu zen Obenasa. Tamalez, play offetako final laurdenetan bidean gelditu dira, baina lan handia eginda. Joaneko partidan 64-56 galdu eta gero, larunbatean 78-73 irabazi zion UNB Obenasak Unigironari partida oso gogorrean, berdinketa hausteko hirugarren partida behartuz. Asteazkenean jokatu zen partida erabakiorra, Gironan, eta nahiz eta lan izugarria egin 66-57 galdu zuen Obenasak, txapelketatik kanpo geratuz. Hori bai, burua altxatuta lan bikaina egin ondoren.