Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako 4x4 topaketa1.Ion Irigoien (Arizkun)2.Txankete (Iruñea)3.Andres Jaunarena (Arizkun)4.Juan Migel Ofizialdegi (Artaxona)5.Iñigo Lizarraga (Dorrao)- lehen sakandarraBuelta azkarrenak1.Vitor (Bilbo)2.Josu Berastegi (Urdiain)Sakana 4x4 taldeak antolatuta Sakanako 4x4 topaketa jokatu zen asteburuan Arbizuko industrialdean. Eguraldiak ez zuen lagundu, baina hala ere jendetza bildu zen 37 todoterrenoek egin beharreko maniobrak gertutik ikustera. "Larunbatean 1.400 sarrerak agortu zitzaizkigun eta igandean ere antzeko jendetza bildu zen. Egiten zuen eguraldia kontuan hartuta, jende asko" adierazi digu Sakana 4x4 taldeko Jose Luis Lakuntza "Risitas"-ek. Nobedadea: zirkuituko lasterketaElurra eta euriagatik sekulako lokatza zegoen. Alde batetik, zuloz, urez eta zailtasunez betetako 4 eremu prestatu zituzten eta ibilgailuek larunbatean alde batetik bestera gainditu behar zituzten eremuak eta igandean kontrako norabidean. Baina horretaz gain, eta nobedade moduan, aparte zirkuitu bat prestatu zuten, eta zirkuitu horretan lasterketa edo erresistentzia proba antolatu zen. Hau da, seinaka banatuta auto guztiak batera atera behar ziren eta zirkuituan lasterketa egin behar zuten. "Kotxe guztiak batera lanean ikustea, banaka beharrean, izugarri gustatu zitzaion jendeari eta asko disfrutatu zuten,bai pilotuek eta baita ikusleek ere" gaineratu digu Risitasek. Sailkapena egiterakoan, topaketako eta lasterketako denborak hartu zituzten kontuan, dena batera. Ion Irigoien arizkundarra izan zen garailea, eta 5.a sailkatu zen Iñigo Lizarraga dorrobarra lehen sakandarra. Buelta azkarrenak markatzerakoan Josu Berastegi izan zen 2. azkarrena. Guztia antolatzeko 25 pertsona inguru aritu ziren lanean. "Dorraokoak, Arbizukoak, lakuntzarriak, olaztiarrak, etxarriarrak... denetatik. Dena pagatzeko eman digu eta kontentu" esan digu, irribarrez, Risitasek. Hurrengoa: Arbizuko San Juanetan trial erresistentzia probaSakana 4x4 taldeak Arbizuko San Juan festetan 4x4 trial proba antolatu ohi du. Aurten, festetako azken egunean, ekainaren 29an, beste modalitate bat lantzea dute buruan: zirkuitu bat prestatzea eta todoterrenoak lasterketa egitea, aldika 4 edo 5 todoterreno ateraz. Hau da, buelta gehiago emanez erresistentzia proba egitea. "12 urte berdina egiten daramagu, eta aldatu beharra dago. Asteburuko topaketan arrakasta handia izan du lasterketak eta hala egingo dugu" dio Jose Luisek. Bitartean Sakana 4x4 taldeko kideak beste herrietako probatan eta topaketetan ariko dira. "0tik hasi naiz autoa muntatzen. Haber nola ateratzen zaidan" esan digu Risitasek. www.sakana4x4.comSakana 4x4 taldeko informazioa. Facebooka ere badute.