Mendi teknikari ikasketak eskainiko ditu LHk

Guaixe 2013ko apirilaren 11

Atzo zabaldu zen Lanbide Heziketan (LH) izena emateko epea, hilaren 19ra arte zabalduko dena. Altsasuko LH institutuak heldu den ikasturterako berrikuntza eskainiko du, mendiko ertainetako teknikari ikasketak. Mendi-kirol jardueretako hastapeneko begirale izateko balioko du. Gradu ertaineko titulazioak ikastetxe, klub, federazio edota enpresetan lan egiteko aukera ematen du. Ikasketetan sakondu nahi duenak goi mailako ikasketak egin ditzake.Berrikuntza horrekin batera, orain arteko eskaintzari eutsi dio LH institutuak. Batetik, motorren mekaniko laguntzailea, DBH gainditu ez duten ikasleei zuzendutako hasierako prestakuntza profesionaleko programa. Bestetik, gradu ertaineko bi ikastaro: mantenu elektromekanikoa eta sodadura eta galdaragintza. Azkenik, mekatronika industrialeko goi gradua ere eskainiko du LHk. Izen aldaketaLH institutuak lehen Aralarko Mikel Donea II.a zuen izena. Gaur egun BHI Sakana LHI izena du eta aurki Ikastegi Bateratu Politekniko izena hartuko du.