Egoi, Azanza, Urtasun eta Verdugo Girora

Guaixe 2013ko apirilaren 12a

Euskaltel-Euskadi taldeak talde sendoa eramango du maiatzaren 4tik 26ra jokatuko den Italiako Girora. Samuel Sanchez liderrari laguntzen Egoi Martinez eta Gorka Verdugo etxarriarra, Pablo Urtasun urdiaindarra eta Jorge Azanza altsasuarra egongo dira, Migel Mingez, Ricardo Garcia, Ioannis Tamouridis eta Robert Vrecerrekin batera. Primerako taldea da, sendoa, esperientzia handikoa, Sanchez gorenera eramateko. AsteburukoaJuniorrek lasterketa dute larunbatean Lizarran, 16:00etan (73 km). 23 urtez azpiko afizionatuak Amorebietan bilduko dira larunbatean, 10:00etan (97 km) eta eliteak eta 23 urte azpikoak igandean proba dute Berriatuan, 15:30ean (137 km).