Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Buruz Buruko atarikoa (ostiralean, 22:00etan, Arbizun. ETB1)Aritz Lasa-EzkurdiaJaialdi hasierako partida: Retegi Bi-Merino / Jaunarena-PeñagarikanoBinakako Txapelketa despeditu ostean hasiko da pilotako txapelketa nagusiena: Buruz Burukoa. Sakanako pilotariei dagokienez, Jose Javier Zabaletak tokia lortu du txapelketan, Binakakoan egiten ari den lan bikaina dela eta. Aldiz, Aitor Zubieta atzelari etxarriarrak eta Binakakoan aurten debutatu egin duen Joseba Ezkurdia arbizuarrak atariko partidak jokatu beharko dituzte txapelketan sartzeko aukera izateko. Joseba Ezkurdia aurrelariak gaur, ostiralean, jokatuko du Buruz Burukoaren atariko partida, jaioterrian, Arbizun, Aritz Lasaren kontra. Baina irabazleak ez du zuzenean Banakakorako tokia lortuko; beste atariko partida bat jokatu beharko du, aurki Aitor Zubietak eta David Merinok jokatuko duten atariko partidatik garaile suertatzen den pilotariaren kontra. Hortaz, 4 pilotari hauen arteko onenak lortuko du Buruz Burukoan aritzeko tokia. Joseba Ezkurdia aurrelariak Sakanako zaleen babesa gertu izanen du, eta ea hori bere alde baliatzen duen, Buruz Burukoan sartzeko aukerak izateko. Lasaren kontrako partida estua espero da. Sarrerak aurrez Arbizuko frontoiko tabernan eta Karrika tabernan eros daitezke, eta egunean bertan txarteldegian.