Urbasako kanpinaren kudeaketa lehiaketa bidez emanen du gobernuak

Guaixe 2013ko apirilaren 11

Bioitza kanpina kudeatu nahi duten pertsonek haien eskaintzak hilaren 26ra arte aurkeztu ditzakete Nafarroako Gobernuaren egoitzan. 60.000 euroko bermea aurkeztu beharko da. Urbasa-Andia natur parkean dagoen kanpinaren kudeaketaren hartzaileak 10 urtez izanen du kanpina bere eskuetan, gehienez ere 15 urtera luzatu daitekeena. Nafarroako Gobernuak jarritako baldintzen arabera, kanpina gutxienez Aste Santuan eta udan garagarrilaren 15etik irailaren 15era izan beharko luke zabalik. KanpinaBigarren mailako kategoria du. Jatetxea, aterpetxea eta zerbitzutarako bi eraikin ditu. Gainera, 14 bungalow independente eta 80 autokarabanendako leku duen eremua ditu. 80.000 metro karratuko eremua hartzen du.