Gaindegiak, Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategiak Euskal Herrian 1.000 biztanletik bera dituzten 409 udalerrien populazioa aztertu du. 1.999 eta 2012 urteen artean 117 udalerrik populazioa galdu dutela izan da ikerketaren ondorioa. Egoera laster aldatuko ez balitz 21 herri berehalakoan desagertuko lirateke eta luzera begira beste 18 herrik ere patu bera lukete. Errealitate demografikoa aztertuta, Gaindegiatik azaldu dute etorkizun zehatz gabea dutela Ergoienak eta Bakaikuk. Horretarako, biztanleria bolumenaren galerari, bizitza-proiektua aurrera eramateko adinean dagoen biztanleriaren ihesaldiari (batez ere emakumeena), zahartze indize altuari eta amatasun indize baxua edo hutsalari erreparatu diote.
Herri txikietan biztanleria mantendu ahal izateko Gaindegiak azpimarratu du ezinbestekoa dela, batetik, zerbitzuetarako irisgarritasuna ahalbidetuko duen lurralde politika izatea, irisgarritasuna eta enplegua sortzen duen jarduera ekonomikoa. Horrekin batera, herrialde mailako lurralde antolamendu egoki bat, biztanleria husteko arrisku egoera saihesteko. Gaindegiatik gaztigatu dutenez, "Nafarroa Garaiak daraman lurralde politikak ez du aintzat hartzen lurraldeen husteak dakarren galera".