Guaixek banaketa sistema berria mustu du

Guaixe 2013ko apirilaren 12a

Gaurtik aurrera Guaixe etxean jasotzeko, zure buzoian ostiralero jasotzeko, Bierrik fundazioko bazkide izan behar zaraSakanako berri ematen jarraituko du Guaixe astekariak, baina zabaltzeko modua aldatu du. Astekaria orain arte bezala, etxeko postontzian, Bierrik fundazioko bazkideek soilik jasoko dute. Guaixe eta Beleixe kudeatzen dituen fundazioak erabaki hau hartzeko hainbat faktore hartu ditu aintzat. Batetik, azken urteotako diru laguntzen beherakada dela eta finantziazio iturri propioen jaitsieraren ondorioz, urteko aurrekontua doitzeko hartu du banaketa sistema aldatzeko erabakia.Bestetik, bazkide kanpainan jaso duen jendearen babesa eskertu nahi izan du erabaki honekin. Bazkidetu diren 1.500 herritar, enpresa, udal, erakunde, denda eta komertzio guztiei balio erantsi bat eskaini nahi izan die horrela. Bide batez, banaketa sistemaren aldaketa bazkide gehiago lortzeko erabili nahi du Bierrik fundazioak. AbantailakInoiz baino ezinbestekoagoa da orain bazkide egitea eta oraindik bazkide ez direnei Bierrik fundazioak laguntzaile egiteko deia luzatzen die. Bazkideek Guaixe eta Beleixe proiektuak laguntzeaz gain, beleixeguaixe txartela jasoko dute eta Sakanako 80tik gora komertzioetan deskontuez gozatzeko aukera izango dute, Bierrik-eko diseinu eta inprenta zerbitzuan %5eko deskontua izango dute, Errenta Aitorpenean kuota desgrabatzeko aukera izango dute eta Guaixe pegatina jasoko dute buzoian ipintzeko, ostiralero astekaria etxeraino heltzeko.  Hala ere, fundazioak herritar eta Guaixe irakurle orori informatu nahi die astekariaren ale batzuk herriz herri aukeratutako ondorengo lekuetan ipiniko direla denon eskura, Sakanan Guaixek duen eragina eta erreferentzialtasuna mantenduko du horrela. Gainera, www.guaixe.net atariaren bidez jaso daiteke Sakanako berri ere. Banaketa puntuakIrurtzunMartxuetaPikuxarEl viejoLa moncloaMatxainPatxi GalartzaTahonaPlazaolaCiberEtxeberri ElkarteaEgiarretaElkarteaUharte ArakilErosleMendinueta harategiaAizpun harategiaLakuntzaEstankoaOgiberriArbizuLonbreren denda UdaletxeaEtxarri AranatzMari XeleKaxetaPortuko okindegiaAmaia okindegiaLoreren dendaOskarren dendaLeteren etxeaEstankoaBakaikuEstankoaIturmendiAritzagaAizkozarUrdiain UdaletxeaLopez de Goikoetxea harategiaAltsasuNettoINEM aurreko kioskoaEroskiZumalakarregiko kioskoaIortia kultur guneaUdaletxeaPortuko okindegiaAliproxFortxoAmaia okindegiaOlatzagutiaClinkerUrbasa dendaAliproxKiroldegiko tabernaEstankoaZiordiaUdaletxeaUrbasaEtxaleku