Basoaren atzean, itsasoa

Guaixe 2013ko apirilaren 12a

Atzo mustu zuten Oihanetik itsasora erakusketa Altsasuko Iortia kultur gunean. Hilaren 21era arte ikusgai izanen da. Eta ondoren Sakanako beste herrietan ikusteko aukera izanen da. Erakusketa Albaola itsas kultur erakundeak eta Sakanako Mankomunitateak prestatu dute. Hara hurbiltzen direnak Sakanako basoetako zurak itsasontzi bihurtu arteko bidea ezagutzeko aukera izanen du. Ekimen horrekin antolatzaileek "gure ondarea ezagutarazi" nahi dute. Izan ere, erakusketan ikus daitezkeenen artean daude: basoan erabilitako tresnak, egurrezko batel txiki bat, basoaren kudeaketa arautzen zuen 1.563ko Burundako ordenantzak (Etxarri Aranazko Udalak utzia), Altsasuko 1.757ko baso eta zuhaitzen landaketa eta zainketari buruzko ordenantza edo bale bizarrez egindako udal epaile moduan aritzeko ahalmena adierazten zuten makilak (Bakaiku, Iturmendi eta Urdiaingo udalek utziak)... Horretaz aparte, ontzigintzara bideratutako baso kudeaketa eta ontzigintza azaltzen ditu. ErakusketaApirilaren 2tik 21era Altsasuko Iortia kultur gunean. Apirilaren 30ean Lakuntzako udaletxean.Maiatzaren 3tik 5era Arbizuko udaletxean.Maiatzaren 8tik 9ra Olatzagutiko kultur etxean.Maiatzaren 14tik 26ra Etxarri Aranazko kultur etxean. Apaizac obetoXVI. mendeko euskaldunen balearen eta bakailaoaren arrantza Kanadako Ipar Atlantikoan; arrantzaren ekintza soila gaindituko zuen itsas epopeia kontatzen duen dokumentala Sakanan ikusteko aukera izanen da. Quebec-etik Labradorreraino, 2.000 km eta 41 egunetan, sei euskaldunek eta Kanadako mik'' maq amerindiar batek, XVI. mendeko marinel haien azalean jartzeko ahalegina egin zuten. Atzo Altsasun ikusteko aukera izan zen. Apirilaren 30ean, 17:30ean, Lakuntzako udaletxean. Maiatzaren 4an, 19:00etan, Arbizuko udaletxean. Maiatzaren 8an, 20:00etan Olatzagutiko kultur etxean. Maiatzaren 14an, 19:00etan, Irurtzungo kultur etxean. Maiatzaren 17an, 20:00etan, Etxarri Aranazko kultur etxean. HitzaldiaNicolas Arbizu ikerlari iturmendiarrak heldu den ostegunean, 18:30ean, Mandazainak, basoaren eta itsasoaren arteko lotura izeneko hitzaldia eskainiko du.Interpretazio ibilaldiakOntzigintzan erabiltzeko basoak nola kudeatzen zen erakutsiko da apirilaren 20an, 11:00etan, Altsasuko Dantzalekutik abiatuta eginen den ibilbidean. 19ra arte dago izena emateko epea. Maiatzaren 18an Etxarri Aranatzen halako beste ibilaldi bat eginen da.