Argindar linearen proiektua hilabete honetan aurkeztuko dute Madrilen

Guaixe 2013ko apirilaren 11

Deikaztelu eta Itsaso lotuko dituen 400 Kw-eko argindar linearen ibilbide proiektua Red Electrica Española (REE) egiten ari da eta hilabete honetan aurkeztuko du Espainiako Industria eta Energia Ministerioan. Halaxe jakinarazi du Autopista Elektrikorik Ez plataformak. Aldi berean, azaldu zuten proiektuak ukitutako udalak REEko ordezkariekin bildu zirela. Udaletako ordezkariak kontra zeudela azaltzerekin batera zenbait kontu teknikoz hitz egin zuten. Autopista Elektrikorik Ez plataformako kideek, atzera ere, egitasmoak sortuko lituzkeen kalteak nabarmendu zituzten. "REEk berak onartzen du linea ez dela beharrezkoa epe laburrean". Plataformak gogora ekarri du 2014ko udarako Espainiako Gobernuak energia sektorearen plan berria onartuko duela. Deikaztelu-Itsaso linea han jasoa egon daiteke edo ez.  400 kilovolt, 400 minutuIzen horrekin larunbatean Iruñeko Gaztelu plazan "kaltetuendako informazio topagunea" antolatu du plataformak. Ekitaldi nagusia 12:30ean hasiko da.