Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Irailean hil zen Jose Manuel Goikoetxea, Fardel, altsasuarrak jende askorengan arrastoa utzi zuen. Hori dela eta, haren lau lagunek, tartean Jose Angel Agirrebengoa, Goikoetxearen omenez ekitaldia antolatu dute biharko. Arantzazuko santutegi ondoan dagoen Gandiaga Topagunean izanen da, 13:00etan. Aurretik, eguerdian, Goikoetxearen aldeko elizkizuna izanen da. Åntolatzaileek aurreratu dutenez, biharko ekitaldian ez dute altsasuarraren goraipamen hutsak eginen. "Goikoetxea gogoratu, eta, haren oroitzapenarekin bat, harekin oraintxe puntura arte partekatzen genituen proiektu, balio eta konpromiso zenbait berretsi eta berrindartu".Besteak beste, altsasuarrak politikarekin eta lehen sektorearekin hartutako konpromisoak gogoan izan dituzte deitzaileek. "Alderdi politiko eta erakundeen aldeko ekintzaile konprometitu" zela gogorarazi dute. Aldi berean ,"Euskadi eta Nafarroaren etorkizuna lantzeko modu desberdinak errespetu osoz begiratzen duen abertzaletasuna zen berea" adierazi dute antolatzaileek. Bestalde, inork gutxik etorkizunik ikusten ez zionean lehen sektorearen alde egindakoak ere gogoan izan dituzte deitzaileek.