BERRIAren hamargarren urteurreneko ospakizuna gurean

Guaixe 2013ko apirilaren 12a

Euskara hutsean argitaratzen den Berria egunkariak aurten 10 urte beteko ditut eta hori ospatzeko agenda zabala prestatu du. Euskal Herrian barnako ospakizun bira gaur hasiko da, Errenterian, eta garagarrilaren 15era arte luzatuko da. Ospakizun bira hamar urtetan jasotako sostengua eskertzeko eta bere berri emateko modu bat izatea nahi du Berriak. Bira 29 kultur ekitaldik osatzen dute. Saio bakoitzean, kultur emanaldiaren aurretik aurkezpen labur bat eginen dute eta bideo artistiko bat proiektatuko da. Berriak bere bira Altsasura ekarriko du eta sarrerakoen ondoren Gari izanen da kantari Iortia kultur gunean, garagarrilaren 8an.