Emakumeendako deia

Guaixe 2013ko apirilaren 15a

Topaketa baterako deialdia egin zaie ibarreko emakumeei. Asteazkenean izanen da, 17:00etan, Altsasuko Gure Etxea eraikinean. Topaketa horren helburua da ibarrean bizi diren kultura ezberdinetako emakumeak elkarrekin arratsalde gozo bat pasatzea. Sakanako Mankomunitetako Immigrazio Zerbitzuak, Burunda mendebaldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eta Altsasuko Udaleko Emakumearen Bilguneak egindako deia da. Informazioa nahi duenak 648 070 710 telefonora edo  immigrazioa@sakana-mank.com e-postara idatzi behar du.