Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Pablo Urtasunek sentsazio onak zituen Gaztela Leongo itzulirako. Zornotzako Udaberriko Klasikoko esprintean bigarrena izan ondoren, Gaztelara begira zegoen urdiaindarra. "Aukera honek ihes egin dit baina garaipenagatik borrokatzeko hankak baditudala konturatu naiz eta optimista naiz. Gaztela eta Leongo Itzulirako morala ematen dit honek" esan zuen urdiaindarrak Zornotzan garaipenak ihes egin zionean. Eta bete betean asmatu zuen Pablok. Izan ere, Gaztela Leongo Itzuliko lehen etapan gailendu zen urdiaindarra, bere ibilbide profesionaleko 5. garaipena lortuz eta Euskaltel-Euskadiri arnasa emanez. Izan ere, talde laranjari kosta egiten ari zitzaion denboraldiko lehen garaipena lortzea eta presio hori nabaritzen hasiak zeuden txirrindulariak. Atzerritarren fitxaketak bazterrak nahasi ondoren, denboraldiari ekin eta Down Under Itzulian izan ezik makal antzean ibili dira laranjak; gainera, Serebriakov errusiarraren positiboak egoera are gehiago larritu zuen. Beraz, Pablo Urtasunen garaipenak arnasa eta poztasuna eman dio taldeari. Garaipenari dagokionez, Gaztela Leongo lehen etapako bukaeran azken metroetan Rural Kutxako Francesco Lascari eta Movistarreko Enrique Sanzi hartu zien aurre Pablo Urtasunek, Euskaltelek egindako talde lan bikaina borobilduz. Gainera, liderraren maillota eskuratu zuen urdiaindarrak eta lider moduan hartu zuen irteera hurrengo etapan. Pozik zegoen Pablo. "Oso pozik gaude. Garaipen hunkigarria eta polita izan da, aspalditik espero genuena. Badakigu ongi egiten dugula lan eta emaitzak iritsiko zirela, baina emaitzarik lortu gabe presioa sumatzen duzu. Horregatik garaipen hau oso inportantea da, konfiantza eta lasaitasuna ematen digulako" adierazi zuen Urtasunek bukaeran, taldekideek, tartean Gorka Verdugo eta Jorge Azanza, egindako lana eskertuz. "Jorgek eta Gorkak oso ongi egin dute lan azken 4 km-etan" azaldu zuen. Eta garaipenekin hasita, gelditu gabe. Gaztela Leongo 2. etapa Euskalteleko Juan Jose Lobatok irabazi zuen. Urtasunek aurreikusi moduan, esprinter puruendako etapa zen, eta, horregatik urdiaindarrak Lobatoren alde egin zuen. Baina hirugarren eta azken etapan Movistarreko Ruben Plaza iritsi zen bakarrik helmugara, etapa garaipenaz gain Gaztela Leongo Itzulia irabaziz. Pablo Urtasun 4.a izan da, 11 segundora. 5 garaipenProfesionaletan 5 garaipen ditu urdiaindarrak: 1. Gaztela Leonen (2013, 1. etapa); 1. Bretainia Handiko Tourrean (2012, 7. etapa); 1. Asturiaseko Itzulian (2010, 1. etapa); 1. Sotavento Algarvio Voltan (2008, 2. etapa); eta 1. Asturiaseko Vueltan (2008, 5. etapa). Afizionatuak. Rural Kutxako Benitorendako Zornotzako Udaberri SariaRural Kutxa talde sakandarreko Migel Angel Benito gailendu zen 23 urtez azpiko Zornotzako Udaberri Sarian, Naturgaseko Alain Gonzalezek gidatzen zuen hirukoteari 5 segundo aterata. Carlos Jimenez taldekidea 7.a izan zen, 45 segundora. Aldiz,