Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Buruz Burukoan sartzeko atarikoa jokatu zuten ostiralean Joseba Ezkurdiak eta Aritz Lasak Arbizun. Beteta zegoen pilotalekua eta ETB1ek zuzenean eskaini zuen partida. Joseba Ezkurdiak ongi jokatu zuen eta errenta polita atera zuen, baina Aritz Lasa tantoak pilatzen hasi zen eta arbizuarra urduritzen hasi zen. 20-21 zeudela, azken sakea egin zuen Ezkurdiak eta azken tantoa berak eraman zuen, 20-22 gailenduz. Zubieta edo MerinoEtxarriarra edo errioxarra izango da Joseba Ezkurdiaren hurrengo arerioa. Ostiralean Buruz Bururako aurretiko partida jokatuko dute biek, Gasteizko Ogetan. Bi atzelarien arteko lehia izango da eta ikusi beharko dugu zer ematen duen. Etxarriarra konfiantzarekin dago, sasoian, joko onarekin eta arazorik gabe. Ea irabazi eta Buruz Bururako azken aurretikoa Joseba Ezkurdiaren kontra jokatzen duen.Buruz Buruko 2. aurretikoaAitor Zubieta - Merino II (ostiralean, 22:00etan, Gasteizko Ogetan. ETB1)