Zalduaren eta Egiarretaren derbya asteburuan

Guaixe 2013ko apirilaren 15a

Elomendiko Futbol Txapelketan dabiltzan Sakanako bi taldeek berdindu egin dituzte asteburuan jokatutako lehiak. Unziti eta Zalduak bina berdindu zuten eta Egiarretak eta Errotazarrek bana berdindu. Sailkapena:1.Elomendi (33 puntu). 5.Zaldua (23 puntu). 7.Egiarreta (20 puntu). Hurrengo jardunaldia:Egiarreta - Zaldua (larunbatean, 16:00etan, Uharte Arakilen).