Azken minutuan galdu zuen Trimanek

Guaixe 2013ko apirilaren 15a

Azken partidetan gauzak ez daude alde Triman Navarra Xotan. Caja Segoviaren kontrako partidan Irurtzungo taldeari kosta egin zitzaion partidan sartzea. Segoviarrak izan ziren nagusi lehen zatian eta atsedenaldira 3-0 galtzen joan ziren irurtzundarrak. Bigarren zatian, ordea, Imanol Arregiren mutilek buelta eman zioten egoerari eta hiru tantora berdintzera lortu zuten. Baina partida bukatzeko 34 segundoren faltan polemika sortu zen, Segoviak gola sartu baitzuen, baina Trimaneko Eseberriri egindako falta argi baten ondoren. Arbitroak ez zuen falta seinalatu eta ontzat eman zuen Segoviaren garaipen gola, partida 4-3 bukatuz. Imanol Arregi entrenatzaileak ez zuen polemiketan sartu nahi izan. "Nire taldeko jokalariek egindako lan onarekin geratzen naiz. Kontrako 0-3ari buelta emateko gai izan gara, berdindu dugu eta gero edozeinek irabazi ahal zuen. Inportanteena taldeak izandako jarrera izan da" nabarmendu zuen. Ez zuen azkeneko jokaldi polemikoa baloratu nahi izan. IrabazteraSailkapen orokorrean Bartzelonak jarraitzen du lider, 58 punturekin. Inter Movistar 6.a da, 38 punturekin. Ostiralean Trimanek sailkapenean azkena den Puertollano taldea hartuko du, 20:30ean, Iruñeko Anaitasuna pabilioian. Goian egoteko puntuatu beharrean dago Triman.