Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lakuntzako taldeak 3. Mailako kategoriari eusteko aurrerapausu nabarmena eman zuen larunbatean, Uharte Iruñean Itaroa 0-1 menpean hartu eta gero. Lehen zatian ez zen dominatzaile argirik izan, baina Lagun Arteak gol aukera politak izan zituen Uharteko Larunbe atezainak gelditu zituenak. Bigarren zatian Uharte Iruñeak jokaldi oso argia huts egin zuen, eta partida bukatzeko gutxi falta zenean Lagun Arteako Gascok garaipenaren gola sartu zuen. Mutilbera da 3. mailako liderra (71 puntu). Lagun Artea 11. postura igo da (44 puntu). Igandean Lagun Arteak jaitsiera postutan dagoen Agoitz taldea hartuko du.