Etxarrik berdindu eta Altsasuk galdu

Guaixe 2013ko apirilaren 15a

Berriozar eta Etxarrik bina berdindu zuten partida oso lehiatuan. Etxarriko Aitorrek aurreratzea lortu zuten baina atsedenaldia baino lehen berdindu zuen Berriozarrek. Bigarren zatian Berriozar 2-1 aurreratu zen baina partida bukatzear zegoenean Asierrek bina berdintzea lortu zuen eta Etxarrik puntu bat ekarri zuen Berriozarretik. Bestalde, Donezteben 2-1 irabazi zion Doneztebek Altsasuri. Lehen zatian Doneztebek oso ongi jokatu zuen, Altsasu sorpresaz hartuz, eta 15. minuturako 2-0 aurreratu ziren Doneztebekoak. Bigarren zatian, Doneztebeko Ikerren kaleratzearen ondoren Altsasu dominatzen hasi zen eta 2-1 hurbildu ziren, Asierri esker. Baina Doneztebek ongi defendatu zuen eta horrela despeditu zen lehia. Erregional mailako liderra San Juan da, 67 punturekin. Etxarri Aranatz 8.a da (30 puntu) eta Altsasu 9.a (24 puntu).