Iñaki Martiarena buruan

Guaixe 2013ko apirilaren 16a

Sakandarrak Berako Maratoi erdian1.Didier Zago: 1:40:4911.Iñaki Martiarena: 1:53:4519.Angel Arrieta: 1:58:0720.Jose Luis Beraza: 1:58:2323.Ander Unzurrunzaga: 1:59:33 (lehen beteranoa)27.Jose Javier Maiza: 2:00:0948.Karlos Zelaia: 2:02:4557.Evaristo Noveleta: 2:05:0469.Aritz Munarriz: 2:06:5880.Patxi Albeniz: 2:07:4885.Juantxo Arregi: 2:08:10121.Alatz Agirre: 2:13:49143.Karlos Gerendiain: 2:15:56153.Mikel Berastegi: 2:16:58173.Fernando Igoa: 2:18:57180.Andoni Azanza: 2:19:53190.Patxi Rubio: 2:21:27200.Tomas Guirado: 2:22:17220.Asier Turunbai: 2:24:18221.Jose Javier Beregaña: 2:24:28250.Iraitz Senar: 2:27:38262.Alberto Arrizabalaga: 2:28:53267.Sergio Goñi: 2:29:01272.Xabier Martinez: 2:29:27283.Maite Beregaña: 2:30:31357.Arantzazu Larrañaga: 2:39:32456.Iban Verdugo: 3:00:55477.Joseba Gorritxo: 3:10:49Beste behin arrakastatsua izan da Manttale Mendi Lasterketa Taldeak antolatutako Berako maratoi erdia. 484 korrikalarik osatu zuten Larun eta Manttale igarotzen dituen 21 km-ko lasterketa ezaguna. Beroa izan zen protagonista, eta Didier Zago izna zen lehena (1:40:49), Oier Ariznabarretari 2 minutu eta 26 segundo aterata (1:43:15). Emakumezkoetan Oihana Kortazarrek ez zuen areriorik izan (2:02:43). Ia 4 minutu atera zizkion Aitziber Ibarbiari (2:06:22). Aipatzekoa da 27 sakandarrek osatu zutela proba. Azkarrena 11. postuan sartu zen Iñaki Martiarena izan zen (1:53:45). Uharte Arakilgoa primerako denboraldia osatzen ari da. Aipatzekoa da ere Ander Unzurrunzaga etxarriarra izan zela probako lehen beteranoa. Bestetik, 2 emakume sakandarrek hartu zuten parte eta azkarrena Maite Beregaña izan zen (2:30:31). Oroz MendaronBerako lasterketaz aparte, egun berean III. Mendaroko mendi lasterketan parte hartu zuten 130 mendi korrikalarik (24 km, 1350 m desnibel +). Orozkoko Javier Olaberria izan zen azkarrena (1:58:35), Zumarragako Juanjo Igarzabali 2 minutu pasa ateraz (2:01:22). David Oroz urdiaindarra 82.a sailkatu zen (2:48:09). Larunbatean Xtren Apuko igoera jokatuko da Zaramillon eta igandean Urnietako Mendi lasterketa eta Aloñako Igoera, Oñatin.