Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburuan XIV. Azkoitiko Duatloia jokatu zen (10 km korrikan, 40 km bizikletan eta 5 km korrikan), aldi berean Distantzia Motzeko Gipuzkoako Txapelketa zena. 168 duatleta zeuden izena emanda eta Julen Larruzea izan zen azkarrena (1:52:39). Sakana Triatloi Taldeko Urko Berdud altsasuarra 20.a heldu zen helmugara (2:02:44), 23 urtez azpiko laugarrena, eta Juan Luis Maiza 34.a (2:07:28). Arbizukoa, gertuLarunbatean San Adriango Duatloia jokatuko da, Nafarroako Txapelketa izanen dena, eta Arrigorriagako XVI. Duatloia (12 km-75 km-12 km). Bestalde, gogoratu apirilaren 27an jokatuko dela XVII. Arbizuko Duatloia. Izena ematea zabalik dago www.navarratriatlon.com web gunean.