Azken aldi honetan, Alvaro MundiÃano margolari etxarriarrari esker, Sakanan egiten ari diren ikerketa arkeologiko batzuen berri izan dut. Harlauzak eta erromatarren garaiko edota aurreko errotarriak aurkitzen ari dira Olazti aldean. Oso bereziak dira eta Euskal Herritik kanpo era horretako gutxi batzuk besterik ez daude. Zamartzen lanetan daude oraindik ere, eta Etxarri aldean baskoien hiri bat izan daitekeena adituen bisitaren zain dago.Margolari bati esker izan dut honen berri, eta ez da harritzekoa. Izan ere, oraingo arkeologoek, egungo teknologia berriei bizkarra eman gabe, aurrekoen modura jokatzen dute, eta beren aurkikuntzak erarik egokienean aztertzeko margolarien beharra dutela dirudi. Argazki batek ez omen du nabarmentzen ikerleak azpimarratu nahi duena eta, agian, horretarako, argazkiak baino gehiago, eskuz egindako irudi batek egin dezake lan hori. Izan ere, arkeologo ospetsuen artean margolari trebeak izan ditugu gurean, Iturralde y Suit jauna bera adibidez, Aralarko trikuharrien akuarelak margotzen maisua izan zena.Arkeologiarako eremu zabala da Sakana. Arterako ere bai, noski. Telesforo de Aranzadik eta Florencio de Ansoleagak, Aralarko bost trikuharrien esplorazioa egin zuten. Trego-arri edo Tregu-arri hauetako batetik bestera joateko kilometro gutxi zeuden arren, ikerleek zailtasun handiak aurkitzen zituzten haietara hurbiltzeko. Orduko haitz tokiek, arroilek eta lurraren malkartasunak zaildu egiten zieten bidea.Inguru haietan galtzeko arriskua zegoen, urrats guztiak ongi neurtu behar ziren oztopo ez egiteko eta itzulipurdika pirritan amildegietara zuzenean ez joateko. Beste batzuetan, zamariari bidea ireki behar zitzaion aizkora erabiliz, ikerleek umorez esaten zuten bezala “Ecce-Homo†edo Absalon bat bezala ez bukatzeko, buruko ilaje urriarekin zuhaitz baten abarrei loturik, trabaturik eta korapilaturik.Bestalde, ikerleak, behi pareak gurdia harkaitz malkartsuetatik gora nola bultzatzen zuen ikustean harritu egiten ziren. Gurdi karrankari haiek, ardatz birakaria eta erradiorik gabeko gurpil beteak zituztenak. Guztiz miretsita zeuden gure aiton-amonen adoreaz eta lanaz. Horretan ere, arkeologia eta artea. Literatura.Ikerketa hauetatik sortu zen liburua. Nafarroako Aldundi Forala eta Probintziala Txit Gorenak argitaratu zuen 1915ean. Orain ez dakit honelako lanak argitaratuko zituen: bost trikuharri horietako ezeini ez zioten “Reyno de Navarra†izena eman, PanplonagaÃe, Aranzadi, Otsapasaje, Arzabal eta Zubeinta baizik. Gainera, jakina, ikerketa sustatzeko ez dute diru nahikorik izango, murrizketen garaian bizi gara eta dirua, honez gero, Sanz, Barcina eta gainerakoen poltsikoetan egongo da bero-bero. Horretarako ez da arkeologia behar, baina artea behar da!Juankar Lopez-Mugartza