Arakildar eta irurtzundarrak Gazteak Plazara Topaketan

Guaixe 2013ko apirilaren 19a

Euskara Kultur Elkargoak (EKE), gazteek sortutako euskarazko proiektuak sustatzeko, Gazteak Plazara deialdia egin zuen 2011 urtean. EKEk bost beka banatu zituen eta haietako bi sakandarrek jaso zituzten: Errizoma eta Arakil aldeko hitza taldeak. Gazteen arteko kultur proiektuak trukatu eta partekatzeko gune bat sortzeko asmoz, bihar eguerditik aurrera Atarrabiako kultur etxean Gazteak Plazara I. Topaketa antolatu du EKEk. Haren bidez, gazteek egindako euskarazko sormen proiektuei sostengua eman nahi diete. Topaketan, joan den urtean egindako lanak ezagutzeko aukera izanen da. UrtekariaArakilgo Hitza taldekoek, Arakil, Irurtzun eta Larrraungo hainbat herriren 2012 urtearen errepasoa jaso dute urtekarian. Maialen Uharte ihabardarrak azaldu digunez, batez ere, kultur arloko berriak izan dira jaso dituztenak. "Kolorezko 50 orritan, urtaro bakoitzeko elkarrizketa bat eta erreportaje bat sartu ditugu. Argazki collage batekin batera". Irudiari aparteko garrantzia eman diote urtekarian. Urte akabera-hasiera tarte horretan 1.500 ale banatu zituzten. Bihar, Atarrabian urtekaria nola egin zuten azalduko duen bideoa erakutsiko dute. Uharte bera izan zen kazetari lanaren ardura hartu zuena eta Beñat Jauregi (Etxarren) Unai Razkin (Irurtzun) eta Haizea Fernandez de Muniain (Eraso) informazioa biltzeaz eta argazkiez arduratu ziren. Maketazioaren atzean eta, argazki askotan, Urko Mauduiten esku trebea dago.Uhartek azaldu digunez, esperientzia errepikatzeko asmoa dute. EKEren bekarik gabe, finantzabideak bilatzen eta lan taldea zehazten ari dira. ErrizomaAbenduaren 29an mustu ondoren, Errizoma lana atzera ere ikusteko aukera izanen da bihar Atarrabian. Bost diziplinatan aritzen diren eta beste horren beste egileren lanaren fruitua da Errizoma. Lorena Arangoa (antzezlea, Irurtzun), Itziar Matxain (argazkilaria, Irurtzun), Ibai Viñas (margolaria, Irurtzun), Arkaitz Nagore (musikaria, Iruñea) eta Beñat Romero (ikus-entzunezkoak, Bilbo) ikerketa bat egitera bildu ziren: nor bere diziplinatik abiatuta talde gisa nola lan eginen zuten ezagutzea.Abiapuntua Artzeren Gogo eta gorputzaren zilborrestea poema izan zuten. Ikerketa proiekzio batean biltzeko gaitasuna izan zuten eta hori izanen da Atarrabian ikusgai izanen dena. Beste tokitan erakusteko asmoa ere badute, baina Matxainek esan digunez, nor bere proiektuekin lanpetuta daude eta ez dira denera iristen. Hala ere, egitasmoan bildu diren hiru irurtzundarrak esperientzia errepikatzeko gogoz daudela berretsi digu Matxainek. Egitaraua 12:00etatik aurreraErrizoma Taldearen ikus-entzunezko muntaia ikusgai izango da.  Arakil-aldeko hitza taldearen Nola egin genuen urtekaria bideoa.12:00etatik 13:30era Iturria taldearen musika. 17:00etan (H)Aro Modernoa taldearen antzezlana. Itzulerak-Barne Bidaiak taldearen olerki emanaldi musikatua.19:00etan Balitzen Hioa taldearen antzezlana