Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo aurkeztu zen Sorturen ibarreko egitura. Dozena bat pertsonek osatzen dute Sakanako Sorturen Eskualde Kontseilua. Ezker abertzaleko alderdiak herrietan eratu dituen Herri Kontseiluetako ordezkari bana dago ibarreko egituran: Unai Razkin (Arakil-Irurtzun), Izaro Otxoa de Angiozar (Uharte Arakil), Imanol Goñi (Lakuntza), Koldo Flores (Arbizu), Xabier Ulaiar (Etxarri Aranatz), (Bakaiku), David Oroz (Urdiain), Edurne Bixiers (Altsasu) eta Jon Zufiaurre (Olatzagutia). Eta, haiekin batera, borroka instituzionalerako 2 arduradun eta eskualdeko arduraduna daude: Aitor Karasatorre, Gorka Iriarte eta Maitane Intxaurraga. Sakanako Sortuk "egoera sozio ekonomiko larriari buelta emateko lanean buru belarri sartzeko konpromisoa" hartu du, "eragile, erakunde eta sindikatuekin batera, gure bailararen etorkizuna bermatzeko". Gizarte parekide baten alde egin du eta "Sakana txikitu nahi duten proiektuei alternatiba bilatzeko lanean" ariko da. Sortuk independentzia eta sozialismoaren bidera lotu nahi duten sakandarrei haiekin bat egiteko deia egin die.