Arangoa Gaiarren

Guaixe 2013ko apirilaren 18a

Bihar Zirkuaren Nazioarteko Eguna ospatuko da eta, horregatik, Iruñeko Gaiarre antzokian programazio berezia prestatu dute, 19:00etatik aurrerra. Sondecirco! izendapena eman diote "Nafarroako zirkuaren festa handia" izan nahi duenari. Zirku arteen 15 emanaldi bildu dira biharko ospakizunean. Horietako bat Lorena Arangoak sortu duena da. Clowm irurtzundarrak Lo mio es tuyo izenburua duen emanaldia eskainiko du. Umetxoak bizitzaren oparia ote diren galdetuko du clown-ak.