Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako Beteranoen Txapelketako Buruz Buruko Openeko hasierako ligaxkako partidak jokatu dira. Tartean, Irurtzun taldeko Ezkurdiak 22-20 irabazi zion Pinari (Paz Ziganda). Gaur 2. mailako partidak jokatuko dira. Tartean Alberto Ongay satrustegiarrek Andueza izanen du aurkari. GRAVN txapelketa. Nafarroak erraz hartu zuen menpean ErrioxaAsteburuan, GRAVN txapelketaren barruan, Nafarroako selekzioak Errioxakoa menpean hartu zuten, ezker paretako frontoian jokoan zeuden 11 partidetatik 8 irabazi eta trinketean jokoan zeuden 4 partidak irabazi eta gero. Asteburu honetan azken jardunaldia dago jokoan. Nafarroak atseden hartuko du, eta Errioxak, Arabak, Gipuzkoak eta Bizkaiak zer egiten duten zain geratuko da, zein final jokatuko dituen jakiteko. Momentuz ezker paretako frontoiko 10 finaletarako eta trinketeko 5 finalerako sailkatu da Nafarroa.