Errenta aitorpena euskaraz egiteko deia

Guaixe 2013ko apirilaren 18a

Foru Ogasunaren aurrean errenta aitorpena egiteko garai iritsi da. Hori modu askotara egin daiteke, baina edozein modutan eginda ere euskaraz egiteko aukera dagoela gogorarazi dute Udalerri Euskaldunen Mankomunitatetik, UEMAtik. ModuakOgasunaren auto-likidazio proposamena gutun elebidun bidez jaso dutenek onartzeko garaian euskaraz nahi dutela esatea baino ez dute. Aurtengo behin betiko aitorpena euskaraz bidaliko dute, eta aurrerantzean ere hala eginen dute.Era mekanizatuaren bidez errenta aitorpena egin nahi dutenak, haziendako bulegoan hitzordua eskatzerakoan, harremana euskaraz izan nahi duela adierazi beharko du. Horrez gain, aitorpena egitera joatean, agiria euskaraz ematea nahi dela eskatu.Internet bidez errenta programa jaitsiz gero, berriz, euskarazkoa aukeratu. Bestalde, aholkularitza enpresaren bat aukeratuz gero, espresuki adierazi beharko zaio aitorpena euskaraz egin nahi dela.