Imanol Erbitik Flecha Valona despeditu zuen

Guaixe 2013ko apirilaren 18a

Atzo Ardeetako bigarren klasiko handia jokatu zen, Flecha Valona. Katushako Dani Moreno izan zen azkarrena, ezustean, Huyko murru gogorreko azken metroetan erritmoa gogortu eta gero. 3 segundo atera zizkien Sergio Henaori eta Carlos Betancurri. Movistar Team taldeko Imanol Erbiti 134.a sartu zen, 10:06ra.