Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Guaixe astekariak antolatutako Neguko Argazki Lehiaketa Beñat Jauregik eskuratu du. Berarendako izanen da Ramos dendak emandako MP3a. Hala ere, argazkien kalitateagatik, lehiaketako epaimahaiak nahikoa lan izan zuen eta, horregatik, Maider Uharteri, Eduardo Uharteri eta Jonathan Rodriguezi aipamen berezi bana ematea erabaki zuen. Orain UdaberrikoaNegua joatearekin batera urtaro berria etorri zen eta Bierrik fundazioak Udaberriko Argazki Lehiaketa antolatu du. Sakana eta udaberria, bi gai horiek hartzen dituzten argazkiak onartuko dira lehiaketan. Parte-hartzaileek euren lanak maketazioa@guaixe.net e-postara bidali beharko dute garagarrilaren 18aren aurretik. Argazkiaren izenburuarekin batera, non egina dagoen eta harremanetarako telefonoa eman beharko da. Sakanako udaberria islatzen duen argazkiaren egilearendako Saván Informaticak emandako liburu elektronikoa izanen da.