Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Garmin taldeko Daniel Garminek irabazi zuen 99. Lieja-Bastoña-Lieja klasiko handia, Katushako Purito Rodriguezek egindako erasoari ongi erantzun eta gero. 3 segundora sartu zen Purito eta 9 segundora Movistarreko Alejandro Valverde. Euskaltel taldeko Igor Anton 12.a izan zen, 18 segundora. Egoi Martinezek talde lan polita egin zuen eta 73.a iritsi zen helmugara, 5:16ra. Movistar taldeko Hiriberriko Imanol Erbitik proba utzi behar izan zuen, probako lehen sektoretan sekulako lana egin eta gero.