Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igandean 23 urtez azpiko afizionatuendako lasterketa jokatu zen Duranan. Naturgas taldeko Alain Gonzalez izan zen irabazlea, Baqué taldeko Barrientosekin esprint gogorra jokatu eta gero. Rural Kutxa talde sakandarreko Carlos Jimenez hirugarrena izan zen, 21 segundora. Masterrak. Nafarroako Master Itzulia GuerrarendakoAsteburuan jokatu da Nafarroako Master Itzulia, larunbatean Monteagudon jokatutako etapa eta erlojupekoarekin eta igandean Irurtzunen jokatutako etaparekin. Irurtzungo etapa Oposur Bomberos taldeko David Romerok irabazi zuen, baina sailkapen orokorrean Orquin taldeko Hector Guerra nagusitu da, Juan Arquero eta Sanchezen aurretik.