Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Iturrotz Txirrindularitza Taldeak antolatuta, Rural Kutxa BTT Kopako hirugarren proba jokatu zen igandean Izurdiagan, San Juan BTT Saria. Herritik abiatuta Zapardi mendian barneratzen zen 5,5 km-ko zirkuitu zorrotza osatu behar izan zuten txirrindulariek: kadeteek 3 itzuli, juniorrek, emakumezkoek eta beteranoek 4 itzuli eta 23 urtez azpikoek, eliteek eta masterrek 6 itzuli. Fresko baina eguraldia lagun, zirkuitua oso egoera onean zegoen eta azkar joan zen proba, zaleen gozamenerako. Aurreikusi moduan Patxi Cia faboritoak (MSC) ez zuen huts egin. Hasieratik hartu zuen aurrea, eta nahiz eta Conor-Saltokiko Diego Latasak ahaleginak egin, distantzia handitzen joan zen Cia, helmugara bakarrik helduz (1:38:39). 48 segundo atera zizkion Latasari (1:40:27). Asier Arregik osatu zuen podiuma (1:43:12). Sakandarrak23 urtez azpikoetan Migel Sanzol izan zen onena, helmugan 6.a izan eta gero (Conor-Spiralcar, 1:45:21). Kategoria honetan bi sakandar lehiatzen dira. Mikel Otxoa (Conor-Spiralcar) 5.a sailkatu zen aipatu kategorian (1:55:05), helmugan 22.a izan eta gero, eta Mikel Irigoien (Rueda Libre Club Ciclista), aldiz, 10.a (1:49:48), helmugara 40.a helduta. Emakumezkoetan Olatz Odriozolak (Conor-Saltoki) ez zuen areriorik izan (1:06:18). Juniorretan Matias Rekalde gailendu zen (1:13:01), kadeteetan Javier Sein (1:00:51), master 30etan David Garcia (1:48:00) eta beteranoetan Jesus Angel Espada (1:14:51). Proba nagusiaren aurretik kategoria txikiko probak jokatu ziren. Haurren mailan Aitor Izkue nagusitu zen (24:04). Rural Kutxa Kopako hurrengo proba maiatzaren 5ean jokatuko da, Tafallan.