Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburua ona izan da Erregional mailan. Etxarri Aranatzek bana berdindu zuen Donezteberekin partida oso lehiatuan. Lehen zatian bi taldeek gol aukera politak izan zituzten. Doneztebek gola sartu zuen eta 10 minutu beranduago berdintzea lortu zuen Etxarrik. Bigarren zatian etxarriarrek dominatu zuten baina nahiz eta gol aukera ugari izan, ezin izan zuten garaipenaren gola lortu. Altsasun, aldiz, gol festa handia izan zen. Aipatzekoa da Ultzama 10 jokalarirekin azaldu zela Dantzalekura, bajak eta lesioak direla medio. Egoera ongi baliatu zuen Altsasuk, golak bata bestearen atzean etorri baitziren. Bukaeran penalty bat huts egin zuen Altsasuk. Nabarmentzekoa da arbitroak ez zuela txartelik atera eta Ultzamak aurpegia eman zuela, nahiz eta jokalari gutxirekin azaldu.